top of page
Image-empty-state.png

Sun Choke

FANT & FAS Saio berezia, FANT-ekin elkarlanean


Emanaldia Golem Alhóndiga zinemetan


Agerraldi psikotiko larritik sendatzen ari den bitartean, Janiek, bere bizitza osoko zaindariak, Irmak, diseinatu eta ezarri dion sendatze erregimen naturista bitxia jasoko du egunero. Janie sendabidetik urruntzen hasiko da, lotura sakona eta ulertezina sortzen dion neska gazte batekin, Savannahrekin, obsesionatzen denean. Obsesio hori gero eta erasokorragoa bilakatu da, eta kontrola eskuratzeko borroka gogor eta latzera eramango ditu hiru emakumeak. Lortuko al du Janiek erokeriaren amildegitik urruntzerik? Ala bertara erori eta ingurukoak ere berarekin eramango ditu?


Sun Choke, arazo larriak dituen emakume baten buru nahasira eramango gaituen thriller psikologiko asaldagarria da. Etorkizun handia duen Ben Cresciman gidoilari eta zuzendariaren bigarren film luzea.

2247 SAIOA - 2016/5/10 SUN CHOKE ∙ AEB ∙ 2015 ∙ 83 min. Zuz.: Ben Cresciman ∙ G.: Ben Cresciman ∙ Arg.: Mathew Rudenberg ∙ Mnt.: Jason Jones ∙ M.: Bryan Hollon ∙ Akt.: Christina Amber, Derek Bevil, Jim Boeven

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page