top of page
Image-empty-state.png

Sullivan´s Travels

Filmaren protagonista (Joel McCrea bikaina) zinema zuzendaria da eta bere lanari bira bat eman nahi dio zinema soziala eginez. Sinesgarria izateko asmoz miseriaren barne sakontzea erabakitzen du, bere Hollywoodeko luxuzko etxea alde batera utziz, eta Ipar Ameriketako Depresio Handiaren azken urteko arlote baten moduan biziz.


Preston Sturges-en film gogoangarria honek komedia eta dramaren artean dabil, zinema genero ezberdinak nahastuz eta narrazio erritmo desberdinekin jolastuz (screwball komedia eta film noirra adibidez). Desinhibitze estilo honek zinema-estudioen zinismoa, baztertzen saiatzen diren errealitatea eta era berean, euren garaiarekin konektaturiko artea egiteko asmoa azalerazten du.

2031 SAIOA - 2010/6/15 SULLIVAN´S TRAVELS · AEB · 1941 · 90 min. Zuzendaritza: Preston Sturges · Gidoia: Preston Sturges · Argazkia: John F. Seitz · Muntaketa: Stuart Gilmore · Ekoizpena: Paramount Pictures · Aktoreak: Joel McCrea, Veronica Lake, Robert Warwick, William Demarest, Franklin Pangborn, Porter Hall, Byron Foulger.
bottom of page