top of page
Image-empty-state.png

Stella

Filma aurkezteko Ivan Barredo filmaren banatzailea izango dugu.


Eguneroko istorio sinple eta gertukoa da, hainbeste emakumeren bizitza isla zezakeen helduen munduan babesik gabeko neska baten bizitzari eta emozioen hauskortasunari buruzkoa. Stellak hamaika urte ditu, kuriosoa eta xarmanta da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe ospetsu batean hasberria. Bere begien aurrean mundu berria irekiko da eta horri aurre egiteko modu berriak ikasiko ditu, ezagutzen duen mundu bakarretik urrun: gurasoen taberna, Parisko inguruko langileak bertaratzen diren babesleku umila. Pelikula iniziazio eta sentimenduzko bidaia da, estetika retro, paristar eta hirurogeita hamarrekoaz inguraturik, bai eta Sheila, Gérard Lenorman, Vince Taylor, Eddy Mitchell eta Umberto Tozzi abeslarien kanta ahaztezinez lagundirik.

2104 SAIOA - 2012/6/5 STELLA · Frantzia ∙ 2008 ∙ 103 min. Zuz.: Sylvie Verheyde ∙ G.: Sylvie Verheyde ∙ Arg.: Nicolas Gaurin ∙ Mnt.: Christel Dewynter ∙ M.: Nous Deux The Band ∙ Eko.: Bruno Berthemy ∙ Akt.: Léora Barbara, Karole Rocher, Benjamin Biolay, Mélissa Rodriguès, Guillaume Depardieu, Laëtitia Guerard

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page