top of page
Image-empty-state.png

Sis dies corrents

+ KORTeN! Los días que (nunca) fueron. Kevin Iglesias Rodríguez/ Pedro Rivero, 2021, 11’. Anim.


Gonb.: Kevin Iglesias Rodríguez (zuz)


Eguneroko egoerak (batzuetan inprobisatuak) dakartzan filma, harreman pertsonalen erakusgarri interesgarriak: sedukzioa, perfekzionismoa, etsaitasuna, adiskidetasuna... Eta guztia umore zoragarriz inguratua.


Astegunez, zuzendariak Valerori, Mohari eta Pepi lagun egiten dabil, elektrizitate eta iturgintza lanak eginez Bartzelonako etxeetan. Sei ataletan, sei lanegunetan, gorabeherak suertatuko dira protagonistek lan bati ekitendiotenean eta bezeroekin harremanak dituztenean.


Valero, etengabe berbetan ibiltzen dena eta argaldu egin nahi lukeena, Pep, beteranoa, bere ofizioan ona delako harro dagoena eta erretirora hurreratzen ari dena, eta Moha, hura ordezkatzeko probaldian den marokoarra, xaloa eta sentibera ageri dena.


Film originala, ausarta, esperimentala; dokumentalaren eta komediaren artekoa.

2454 SAIOA - 2022/3/29 SIS DIES CORRENTS · Espainia · 2021 · 85 min. Zuz.: Neus Ballús · G.: Neus Ballús, Margarita Melgar · Arg.: Anna Molins · Mus.: René-Marc Bini · Akt.: Valero Escolar, Mohamed Mellali, Pep Sarrà, Pau Ferran

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page