Shiqi sui de dan che
Wang Xiaoshuai-k burutu duen bere azkenengo (bostgarrena hain zuzen) filme honek arrakasta handia jaso zuen ihazko Berlinalean, Donostiako zabaltegian ikusi genuenok baieztatu genuen bezala.
Mendebaldeko ikuspegitik oso garrantzitsua da txirrinduak duen balioa Txinako bizimoduan geuk ezagutzea; izan ere, nekazari girotik hiriburura datozenentzat (garraio era ezinbestekoa), are gehiago lanbide bihurtzen bada edota besteen aurrean erakusten duen “gizartezko maila” ikaslego giroan.
Filme honek duen abiapuntua, neorrealismoa, paregabeko narrazio tresna da hiriburuak dituen ezberdintasunak erakusteko: auzo berriak eta zaharrak, karrika txikiak eta etorbide handiak, Ekialde zaharreko giro lasaia eta Mendebaldearen eraginaz beraiei sartutako erritmo kontsumista, dagoenekoz txinatar ugarik duen oraingoa.
1716 SAIOA - 2002/04/30
“Beijing Bicycle” · Frantzia/Txina · 2001 · 113 min
Zuz: Wang Xiaoshuai · G.: Wang Xiaoshuai, Tang Danian, Peggi Chiao, Hsu Hsiao-Ming · Arg.: Liu Jie · Mus.: Wang Feng · Mun.: Liao Ching-Song · Akt.: Guei (Cui Lin), Jian (Li Bin), Qin (Zhou Xun), Xiao (Gao Yuanyuan), Da Huan (Li Shuang) , l padre de Jian (Zhao Yiwei), La madre (Pang Yan), Rong ( Zhou Fangfei)






