Image-empty-state.png

Saraband

Gonbidatua: Iñigo Ongay (filosofoa)


1973an, Bergmanek film bat grabatu zuen, “Ezkontz eszenak” izenekoa. Gizon-emakumeen arteko elkarrizketak dira; ezkontza harremana krisian dute, eta laster bereiziko dira. Gure aretoetan estreinatu zutenean, bikote harremanen bestelako ikuspegi bat ekarri zuen: hemen ez baitzen existitzen dibortzioarena, eta, harremanen bat hausten bazen, alkoholismoa zela medio hautsiko zen, edo, bestela, tratu txarrengatik edo adulterioagatik.


Sarabanden, bikote hura berriz elkartzen da 30 urteren buruan. Filmak ez du kontatzen Johanen eta Marianneren harremana bakarrik; beste pertsonaia batzuk ere azaltzen dira, hala nola Johanen semea eta haren alaba. Modu soil, zuzen eta zintzoan, elkarren arteko harreman konplexuak eta sentimendu nahasiak erakusten dira.


Hamar atal ditu kontakizunak, eta haietan bi-bitara agertuko dira pertsonaiak. Bergmanen obsesioak azaltzen joango dira: erlijioa, zorroztasun luteranoa, emakumearenganako lilura, inkomunikazioa, bikote maitasuna, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana heriotzaren hurbiltasuna, bakardadea...


Lehen plano asko ikusten dira, eta interpretazioak bikainak dira.


Atzetik, Bachen musika, Brahmsena eta Brucknerrena entzun daitezke, baita isiltasuna ere.

2326 SAIOA - 2018/10/2
SARABAND · Suedia · 2003 · 107 min.
Zuz.: Ingmar Bergman · G.: Ingmar Bergman · Arg.: Stefan Eriksson, Jesper Holmström, Per-Olof Lantto, Sofi Stridh, Raymond Wemmenlöv · Eko.: Sveriges Television · M.: Herbert Blomstedt (dtor), Asa Forsberg / Torleif Thedeen (cello) · Akt.: Liv Ullmann, Erland Josephson, Börje Ahlstedt, Julia Dufvenius