Roter himmel
+XI KORTeN! El fiestón, Gorka Aginalde y Xabi Vitoria. EH, 2022, 10’. Fik
Gonb: Iñigo Salinero
Bi gazte elkarrekin egun batzuk igarotzera doaz oporretako etxe batera; haietako batek bere bigarren eleberria idatzi behar du.Iristean, etxea okupatuta dago, eta gauzak okertzen hasten dira; beranduago, sute handi batek etxea inguratuko du.
Idazle hasiberriari dena gaizki ateratzen zaio: eleberria bukatu behar du, baina ezin da bere lanean zentratu, etxean topatu duten neskarekin liluratuta baitago.
Kontakizunak komediatik hurbil dagoen tonua darabil, nahiz eta narrazioaren testuinguruak beste plano batera eramaten gaituen.Baso-suteen bidez, zuzendariak sinbolismo delikatuak erabiltzen ditu pertsonaien arteko harremanez hitz egiteko.
Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza irabazi zuen filmak, eta itxura apalaren atzean dituen balioak aitortu zizkioten.
2534 SAIOA - 2024/10/08
El cielo rojo / Roter himmel · Alemania · 2023 · 102 min
Zuz.: Christian Petzold · G.: Christian Petzold · Arg.: Hans Fromm · Akt.: Thomas Schubert, Paula Beer, Langston Uibel, Enno Trebs, Matthias Brandt