Image-empty-state.png

Por los camareros (flb)

Gorka Aginagalde (Gazteiz, 1966) euskal aktore ospetsua da. Hainbat lan egin ditu bai telebista (Hermanos y detectives, Los hombres de Paco, Dr. Mateo edo Plaza de España telesailetan, besteak beste) bai antzerkirako (Cocidito madrileño, 2004-05; Todos nacemos vascos, 2006; edo Cotillas, 2010-11, Gorkak idatzi eta zuzendu zuela). Zineman lan egin du zuzendari askorekin: Alex de la Iglesia (Muertos de risa, 1998 eta La comunidad, 2000); Juanma Bajo Ulloa (Airbag, 1996 edota Frágil, 2004); Kepa Sojo (El síndrome de Svensson, 2005, gure zineklubean ikusita); Manuel Gutiérrez Aragón (Visionarios, 2000); Helena Taberna (La buena nueva, 2007) edo, pasa den urtean, Pedro Olearekin La conspiración izeneko pelikulan.


Fas Zinekluba 2012 ikastaroaren inaugurazio saio berezia, Gorka Aginagalde  aktoreak aurkeztua eta girotua. Javier Echaniz zuzendarikide eta gidoilariaren bisita ere espero dugu.

2082 SAIOA - 2012/1/10 POR LOS CAMAREROS · Euskadi · 2011 · 12 min. Zuzendaritza: Javier Echaniz eta Gregorio Muro · Gidoia: Javier Echaniz eta Asier Guerrikaetxebarria · Argazkia: Gaizka Izagirre · Ekoizpena: Bitart New Media s.l. · Aktoreak: Gorka Aginagalde, Vito Rogado, Manolo Soto, Karmele Larrazabal, Víctor Amilibia