top of page
Image-empty-state.png

Pikadero

preZINEBIrekin elkarlanean saioa (Campos aretoan, Cúpula gela) · Antzerti-obra batekin osatuko da


ANTZERTI-OBRA: UN TREN A NINGUNA PARTE ∙ 15 min ∙ Zuz.: David Caiña · Akt.: Josu Angulo, Álex de la Peña


Gonb.: Lander Otaola, Joseba Usabiaga, Itziar Lazkano, aktoreak


Pikadero, Ben Sharrock zuzendari eskoziar (baskoa) gaztearen lehen filma da. Aldi berean Patata tortilla film laburra egin zuen, BAFTA (New Talent Awards) zinemaldian saritua izan zena (gidoia eta drama).


Ben-ek, Pikadero filmarekin, aurre egiten dio krisialdi batek sortarazi dezaken lan egoera arruntari. Kamera lasai hartu, eta ia hitzik esan gabe, pertsonaia guztiak aurkezten dizkigu banan bana, eta Kaurismaki balitz, istorioak pixkanaka blai uzten gaitu. Hegan egin eta zerbait desberdina eraiki nahi denean, aurrez aurre eguneroko errutinarekin talka egiten dute pertsonaiek. Argazki goibel egokiek eta nonahi ageri den musikak katarsi egoera batetara eramaten gaituzte. Filmak nolabaiteko suspensea mantentzen du amaieraraino: Zer gertatuko?


Batzuek ametsetan dauden bitartean, Gorka (Joseba Usabiaga), geroz eta gehiago uzkurtzen da. Aktoreen lana bikaina eta neurtua da.


Denbora aurrera ez doala dirudien arren... tik-tak, tik-tak...

2260 SAIOA - 2016/11/15 PIKADERO ∙ Euskal Herria/Erresuma Batua ∙ 2015 ∙ 99 min. Zuz.: Ben Sharrock ∙ G.: Ben Sharrock · Arg.: Nick Cooke · Mnt.: Karel Dolak · M.: Atzi Muramatsu · Eko.: Caravan Cinema LTD · Akt.: Barbara Goenaga, Joseba Usabiaga, Lander Otaola, Zorion Egileor, Itziar Lazkano, Peio Arnaez

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page