Pierrot le fou
Gaurko ikuspegitik J.L. Godard-en zinemagintza klasiko bihurtu bada zinemaren historian, hau filme hau garai bateko amaiera dugu: Weekend-ekin batera.
Izan ere Godard dugu, hirurogeigarren hamarkadan, zinema modernoaren aintzindari hutsa; bere bilakaera superarina “A bout de souffle” (bere lehenengo luzemetraian) abiatuz, bospasei urtetan dozena bat film eta gaurko honetan amaitzen du bere ustez garai bat. Horra hor morroi!
Gaztetasun amorratutik heldutasun osora filme honetan: bizitza trajedia bat da eta bere erantzuna, konprometitua, ezintasunaren epika: ez da irabazten baina ezta etsi egiten.
Hiru urte beranduago Maiatza 68 heldu zen…ildo beretik.
1662 SAIOA - 2000/11/14
“Pierrot le fou” · Frantzia · 1965 · 110 min
Zuz.: Jean-Luc Godard · G.: Jean-Luc Godard · Arg.: Raoul Coutard · Mus.: Antoine Duhamel · Mun.: Françoise Collin · Akt.: Jean-Paul Belmondo (Ferdinand Griffon/Pierrot), Anna Karina (Marianne Renoir), Dirk Sanders (hermano de Marianne), Raymond Devos (hombre del muelle)






