top of page
Image-empty-state.png

Phoenix

+Flb: Una vez (F) · Espainia · 2015 · 13 min · Zuz.: María Guerra eta Sonia Madrid


Gonb.: Iratxe Fresneda, zinema kritikaria eta UPV-EHUko irakaslea


Phoenix, 2014ko Zinemaldian aurkeztu zen (FIPRESCI saria), Christian Petzold-en azken filma da. Zuzendari honen lana ezaguna dugu gure Fas zineklubean. Bere azken lana, Barbara (2012), ikusteko aukera izan genuen 2014an. Alemania 1945, abeslari judutar gaztea, Nelly Lenz, kontzentrazio-esparrutik atera berria da aurpegia guztiz desitxuratuta duela. Aurpegia berregiteko ebakuntzaren ondoren senarraren bila abiatuko da.


Istorio kezkagarria bezain ederra da, pertsonaien berreraiketa fisiko eta animikoa bilatzen duena. Aldi berean garaiko nazien ondoko Alemaniaren berrosaketa soziala islatzen du filmak. Petzold-ek, beti bezala, diskurtso zehatza, narratiba hotza eta gordina erabiltzen ditu drama sikologiko honetan. Mundu Gerra ondoko giro latzean murgilduko den amodiozko eta traiziozko istorioa begirada pertsonalaz aurkeztuko digu.

2238 SAIOA - 2016/3/1 PHOENIX · Alemania · 2014 · 98 min. Zuz.: Christian Petzold · G.: Christian Petzold eta Harun Farocki, Hubert Monteilhet-en eleberrian oinarritua · Arg.: Hans Fromm · M.: Stefan Will · Akt.: Nina Hoss, Ronald Zehrfeld, Uwe Preuss, Nina Kunzendorf, Michael Maertens

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page