
Peace To Us In Our Dreams
Gonb.: Nacho Carballo, FICXixon Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari ohia
Lakuak eta basoak, espazio ederrak eta hiru pertsonaiaz baliatzen da Sharuna Bartas film honetan. Apurka- apurka pertsonaia hauek deskribatuko ditu: aita alarguna, haren bikotekidea eta lehenengoaren alaba nerabea. Paraje eder batean azaltzen zaizkigu hiru bizitza grisak. Aitaren paperean Bartas bera dugu eta alabaren edertasun paregabea (Ina Marija Bartaité) erabiliko du bizitzaren aspektu filosofikoez hausnartzeko. Mundu irekia film introspektibo batentzat.
Sharunas Bartas (Siauliali, Lituania, 1964) Moskuko Eskolan ikasia, ibilbide luzea eta ezezaguna izan du film hau arte. 1985ean hasi zen zinemagintzan, baina ez da izango 90. hamarkada arte bere lana zinemaldietan ezaguna izango dela. “Baltikoko Zinemaren” zinemagile garrantzitsuenetako bat da. Halere, etxean ez da oso maitatua izan. Isiltasunak hitz egiten duen zinema dugu berea, ekialdeko zinema gogoraraziko diguna.
2270 SAIOA - 2017/2/14
PEACE TO US IN OUR DREAMS ∙ Lituania ∙ 2015 ∙ 107 min
Zuz.: Šarūnas Bartas ∙ G.: Šarūnas Bartas · Arg.: Eitvydas Doskus · M.: Alexander Zekke · Eko.: KinoElektron / Studio Kinema · Akt.: Ina Marija Bartaité, Šarūnas Bartas, Edvinas Goldstein, Lora Kmieliauskaite