Palavra e Utopia
Fideltasun historiko osoa gorde nahi du Oliveirak XVII.ko abade honentzat, nahiz eta narrazio era fikzioazkoa izan.
Antonio Vieira ospetsua izan zen bere sermoiengatik, zinemaegile portugaldarrak hiru garaitan erakusten digu pertsonaia (hiru aktorek adierazia); bide batez zinema eta antzerkiaren harremana ikertze lana dugu aurrean, beste modu batez esanda, hitza versus irudia, non berbak duen indarra azpimarratu nahi baitu bere erizpide eskenikoa.
Zinemaegile borobila dugu adineko zahar-zaharra den Manoel Jauna, adibide ugari filmearen zehar baina behin eta berriro argitaratzen den bat aipatu nahi nuke: Lisboarekiko apaizari susmatzen zaion “morriña” hori, erbesteratzeak sortarazten duen herriminarengatik.
1715 SAIOA - 2002/04/23
"Palavra e Utopia" · Espainia/Frantzia/Italia/Brasil/Portugal · 2000 · 130 min
Zuz.: Manoel de Oliveira · G.: Manoel de Oliveira · Arg.: Renato Berta · Mus.: Carlos Paredes, Massimo Scapin · Akt.: Lima Duarte, Luis Miguel Cintra, Ricardo Trepa, Miguel Guilherme






