Oleanna
David Mamet, beti legez, zuzendaria izateaz gain gidoilaria dugu gaurko filme honetan.
Izan ere, bere komediarik beltze-ena (eta zalantzagarriena bide batez) gelditu da ikuslegoaren aurrean, non jazarpen sexuala zein zuzentasun politikoa izan dailtezkeen gai nagusiak.
Baina hau, itxurapen hutsa izanik, ez da nahiko bere barneko “gibelasmoak” adierazteko: bere ikuspegi ezezkorra pertsonen arteko eskomunikazioaz eta boterea jasotzeko sortzen den gatazka, eta etengabeko norgehiagoka. Horrexegatik ikusleak bere buruarekin eztabaidatu ondoren, eritziak jaso beharko du, hauxe baita Mamet-en dema edota erronka.
1676 SAIOA - 2001/04/20
“Oleanna” · EAB · 1994 · 89 min
Zuz.: David Mamet · G.: David Mamet · Arg.: Andrzej Sekula · Mus.: Rebecca Pidgeon · Mun.: Barbara Tulliver · Akt.: William H. Macy, Debra Eisenstadt






