top of page
Image-empty-state.png

Oktyabr

Hiruhilabete honetan, Fas zineklubak Sergei Mijáilovich Einsensteinen (eta Grigori Aleksandroven) “Urria” filmarekin hasiko du bere programazioa, 1917ko Sobietar Iraultzari omenaldia eginez. Sergei M. Eisenstein Sobietar Batasuneko lehenengo urteetan egin zuen zinema politiko eta sozialagatik ezaguna da eta seguraski Sobietar zinemaren zuzendari garrantzitsuena da (garai hartako beste izen garrantzitsuak dira: Dziga Vértov, Vsévolod Pudovkin, Aleksandr Dovzhenko edo Lev Kuleshov). Maisulan ugari goraipatu ahal dira Eisensteinen filmografian, “Greba” (1924) edo “Potemkin korazatua” (1925) adibidez. 


“Urria”-k 1917ko Sobietar Iraultzaren inguruan emandako gertaerak kontatzen ditu parte hartu zuten sektore ezberdinei protagonismoa emanez eta egun historiko haiek edertasun epikoz hornituz: Tsar-en botere kentzea, borroka guneetako adiskidetasuna, Leninen agerpena, uztaileko manifestaldi publikoaren sarraskia, urriko gertaera nagusiak, hots, Jauregiaren konkista, Soviet-en II. Kongresua, sobietar boterearen aldarrikapena…

2291 SAIOA - 2017/10/3 OKTYABER ∙ Sobietar Batasuna ∙ 1928 ∙ 99 min. Zuz.: Sergei M. Eisenstein eta Grigori Aleksandrov ∙ G.: Sergei M. Eisenstein eta Grigori Aleksandrov, John Reed-en liburuan oinarrituta · Arg.: Eduard Tissé · Eko.: Sovkino · Akt.: Vassilli Nikandrov, Vladimir Popov, Boris Livanov, Eduard Tissé, Nikolai Podvoisky

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page