top of page
Image-empty-state.png

Offret

Andrei Tarkovski duela 75 urte jaio zen, 1932ko apirilaren 4an, Zavraje hirian, Volgo ibai bazterrean. Musika, pintura eta arabiera ikasi ondoren, Tarkovski geólogo aritu zen Siberian 1952tik 1954ra, VGIK zineeskolan sartu baino lehentxeago. 


Andreik El violín y la apisonadora film ertaina egin zuen diplomaturarako eta, gero, La infancia de Iván. Filmak Urrezko Lehoia saria irabazi zuen Venezian, 1962an. Handik urte batzuetara, 1969an, Andrei Rublev lanak nazioarteko kritikarien saria lortu zuen Cannesen. Hiru urteren buruan, Frantziako jaialdi horrek berak Epaimahaiaren Sari Berezia eman zion Solaris lanarengatik, eta ospea erabatekoa izan zen. Baina aldi berean, agintari politikoek lehendabiziko zailtasunak eta errezeloak jarri zizkioten zuzendariari. Gatazka hark goia jo zuen El espejo filma estreinatzearekin bat. Sobietar zentsoreentzat lan hura egozentrikoa zen, formalista eta ulertezina.


Stalker izenburuko lana filmatu ondoren, 1982an Tarkovski Tonino Guerrarekin aritu zen Nostalgia idazten, hots, Errusiak, Italiak eta Frantziak batera ekoiztutako filma, eta sormen zineari zegokion Sari Nagusia eman zioten Cannesen, 1983an. 


Errusiako idazle bat Italian barrena dabil nostalgiaren aztarnen bila; horra filmaren istorioa. Azken finean, zuzendariari berari bizitzak eskainiko zionaren premonizioa izan zen hura. Izan ere, Cannesko sariaren ondotik, Tarkovski Italian gelditu zen emaztearekin, Larissa. Orduan, hirurak elkarrekin hasi ziren administrazio eta politika bide luze eta nekeza urratzen, seme txikiarekin, Andriusharekin, eta gainontzeko familia kideekin elkartzeko. Ez zuten lortu 1986ra arte. Andreiren eritasuna larriagotu zela ikusita, sobietar agintariek Andriushari baimena eman zioten Parisera joan zedin. Ordurako, Andrei Tarkovskik bukatua zuen bere azken filma, Sacrificio, Cannesko Sari Berezia, hain zuzen ere bere seme Andriushari eskainia. Aitak ez zuen semea hazten ikusi, baina haren esku utzi zuen etorkizunarekiko itxaropen osoa eta konfiantza.


Zinegilea 1986ko abenduaren 29an hil zen, eta Sainte- Genevièe des Bois errusiar hilerrian ehortzita dago, Paristik hurbil.

2072 SAIOA - 2011/10/11 OFFRET · Suedia/Erresuma Batua/Frantzia · 1986 · 142 min. Zuzendaritza: Andrei Tarkovski · Gidoia: Andrei Tarkovski · Argazkia: Sven Nykvist · Muntaketa: Andrei Tarkovski eta Michal Leszczlylowsky · Ekoizpena: Anna-Lena Wibon · Aktoreak: Erland Josephson, Susan Fleetwood, Allan Edwall, Gudrún Gísladóttir, Sven Wollter

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page