November
Rainer Sarnet (Rakvere. Estonia, 1969 -orduko sobietar batasuna-) txundituta utziko gaitu zuri beltzeko irudi (Mart Taniel, foto) eta istoria ilun batekin(Andrus Kiviräkh nobelan oirritua). Iragana, gosea, herrixka, bizirautea non mitoa eta kondaira erlijioa besarkatzen duten (sinismenak eta ritoak). November, azaroa, udazkena neguari paso ematen dion hilabetea, Estonio izoztu eta isolatua eta herrixka bat non legeak “izoztuak” dauden. Deabrua jainkoarekin lehiatzen da eta inguru horretan Sarnetek erantzunik ez duen amodiozko istoria bat sortzen du Martti Heldek (Risttuules/Vientos cruzados, 2014), herrialde horretara gerturatu gintuen neguan (zuri beltzean irudiak baita ere), Edgard Reitzek (Heimat, la otra tierra, 2013) inguru horretan murgildu gintuen (herrixka isolatua, zuri beltzean), Bela Tarr bera ere (A Torinói ló, 2011) zentzumenak zabalik eta herrietako bizimodu gogorra aztertzen erakutsi zigun, non aterpea eta sua ezinbestekoak diren. November egoera ia surrealista batean murgilduko gaitu, baina duda barik merezi izango duen bidaia izango da.