top of page
Image-empty-state.png

Ninjababy

+KORTeN! Hibernar, Maddi Arzallus · Euskal Herria · 2022 · 9 min


Gonb.: Maddi Arzallus (zuz), Silvia Lobo García (banatzaile)


Ume batek bizia aldatzen dizu, baina 23 urte baditugu, haurdun gelditu eta sei hilabetera konturatzen zara horrekin; proiektu askotan sartua zaude, eta garagardoa maite duzu... Aldaketa oro bortitza da.


Eta "ume bat hazi?" galderarekin topo egitean, zer?


Rakel, ama izateko batere interesik gabe, 'ninjababy' marraten hasten da, eta pertsonaia agertuz joango da filmeko sekuentzia batzuetan.


Umearen aita bilatzeko abentura hasiko da, edota umea adopzioan emateko bidea; hala, kontraesanak gertatuko dira bata bestearen atzetik.


Guztia ere freskotasunez eta lotsagabekeria puntu batez landua dago; gizonezko pertsonaiak femeninoak baino ama izaera handiagoa erakutsiko dute, eta Rakel ez da laketzen amaren rolean.


Asmamen handiko komedia probokatzailearekin kamuflatuta dagoen drama, amatasunaren gainean begirada oso dibertigarria ematen duena.

2468 SAIOA - 2022/10/18

NINJABABY · Norvegia · 2021 · 103 min

Zuz.: Yngvild Sve Flikke · G.: Johan Fasting, Yngvild  Sve Flikke, Inga Sætre · Mus.: Kare Vestrheim · Arg.: Marianne Bakke ·  Akt.: Kristine Kujath Thorp, Arthur Berning, Nader Khademi, Tora  Christine Dietrichson, Silya Nymoen, Evelyn Rasmussen Osazuwa, Trine  Wiggen, Morten Svartveit, Janne Heltberg, Kjærsti Odden Skjeldal

bottom of page