Nie yin niang (The Assassin)
KORTeN! Areka, EH, 2017, 6’ (A). Zuz.: Atxur Animazio Taldea, Fas saria Zinebi-2017an
Gonb.: Atxur Animazio Talde
Ederra eta dotorea. “The assassin”, Taiwanetik datorkigun zuzendari, gidoigile ekoizle eta aktorea Hou Hsiao- Hsienek zuzendutako filma da. 2015eko Cannes Zinemaldian saritua
izan zen eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen urte berean.
Txina, K.a. VIII. mendea. Nie Yinniang (Shu Qi, 1976) emakume gazte eta ederra da. Moja batek martzial arteetan hezitu du trebetasun ikaragarria lortuz. Yinniang gaizkile eta tirano guztiak akatu nahian dabil eta irakasleak Tian Jian gobernadorea hiltzeko agindua emango dio.
Azken hau lehengusua omen da eta badirudi gaztetan harreman hurbila zutela. Osagai estetiko anitz erabiliko ditu How Hsiao- Hsien zuzendariak amodiozko film eder hau kontatzeko. Ekialde urrunetik datorkigun haize koloretsu eta distiratsu honek ez du inor ustekabean utziko. Erritmo geldoa izanik, ekoizpen bikain honen lilurak ikuslea bereganatu dezake. Lirismoz betetako guneak ditu. Aktoreen maila bikaina da.