Image-empty-state.png

Nana Fan Che Zhan De Ju Hui (El lago del ganso salvaje)

Aurkezlea: David Ontoria (Fas)


Bi gaizkile talde borrokatu egingo dira bilera batean, eta borroka horretan, polizia bat hil egingo da. Hortik aurrera, hiltzailea bilatu eta harrapatzeko saioak hasiko dira, kartzelatik atera berri den gangster bat.


‘Ez dago zinema beltza bezalakorik gizakiaren argi-ilunak erakusteko’, esan du zuzendariak, eta zinema beltzaren klasiko bat ageri digu bere krimenekin eta jazarpen ugariekin, baina oraingoan, kolorez apaindua dago, estetika ikusgarria eskaintzen digularik: argiak eta koloreak, neoizko argien erabilera, ispilu eta itzal jokoak, koreografiak...


Genero honetan ohikoa denez, hor dago kritika soziala ere: mafiako familiek eta Poliziak metodo berak darabiltzate hiria banatzeko. Protagonistak dauden lekua (lakua) ingurune pobre eta zikin bat da, baina laster poster bat azalduko da alegiazko hiri bat eraiki behar dutela iragartzeko.


2430 SAIOA 15/6/2021
Txina - 2019 - 117 m. Zuz Diao Yinan. G Diao Yinan Arg Dong Jingsong Akt Gwei Lun-Mei, Hu Ge, Liao Fan, Regina Wan