Mundo grúa
Oso zinemaegile gaztea dugu argentinar hau; bere lehenengo luzemetraia izanik, Buenos Aires-eko Zinemaldi Independientean sari bi jaso zituen; Venezian Kritikari astean beste bat… lan heldua burutu duena.
Istorioa laburtuz, Rulo protagonista, eraikigintzan langile, baina bere gaztaroan Argentinako rock talderik ospetsuenaren partaidea; gero, ospea joanda, bizimodu arrunta ta iluna daramana; baina iragana birsortu egiten zaio, bere semearen bitartez, rock munduan…
Filmeak duen hoberena Luis Marganiren lana, guztiz sineskorra “Plata” gutxi erabiliz istorio interesgarriak atera daitezke ezta?
1667 SAIOA - 2001/04/27
“Mundo grúa” · Argentina · 1999 · 90 min
Zuz.: Pablo Trapero · G.: Pablo Trapero · Arg.: Coby Migliora · Soi: Catriel Vildosola · Akt.: Luis Margani (Rulo), Adriana Aizemberg (Adriana), Daniel Valenzuela (Torres), Roly Serrano (Walter)