Morvern Callar
Movern Callar Trainspotting-ekin hasi eta Scottish beat izenarekin ezagunatzen dugun kumaldi huraren partea da.
Bada, Movern Callar (Samantha Morton) Eskoziako bizilaguna da, hizkera indartsuak agertzen digun legez. Bere bizimoduak sasimutil-lagun bat, ia gezurretakoa, zuen oinarri. Are gehiago, bere bizitzan dena dirudi ia gezurretakoa, ohikeria esaten diogun torturak egindako pilota. Movern lekuz kanpo eztanda egiten duen bonba bat da bere mutil-laguna gabonetako arbolaren alboan aurkitzen duen arte. Honek, antza, ondare batzuk utzi ditu: Movern-ek autoretza ostuko dion eleberria; buru-hiltze oharra; eta zatikatu eta lurperatuko duen gorpua, hain erraz egina, gainera, Movernen eguneroko ogia dirudielarik. Orduan, hildako dirua hartu eta lagun batekin bide ertzetara abiatuko da, ospatzeko garaia delako leku hartara, bero, urrutiko sexu-paradisua den Ibizara.
1799 SAIOA - 2004/10/26
“Morvern Callar” · BH · 2001 · 97 min
Zuz.: Lynne Ramsay · G.: Lynne Ramsay, Liana Dognini, Alan Warnerren eleberri bati buruz · Arg.: Alwin H. Kuchler · Mun.: Lucía Zucchetti · Akt.: Samantha Morton (Morvern Callar), Kathleen McDermott (Lanna), Linda McGuire (Vanessa), Ruby Milton (Couris Jean)