top of page
Image-empty-state.png

Melancholia

Europako Zinemaren 2011ko Film Onenaren Saria


Izenburuak argi uzten duen moduan, “Melancholia” ez da oso pelikula alaia. Zinemagilearen depresioak eragindako istorio batean oinarritzen da. Hala ere, filmari izenburu ematen diona ez da aldarte bat, Lurrera hurbiltzen ari den planeta baten izena baizik. Izan ere, “The Tree of Life” bezalatsu, honako hau ere nahiko pelikula kosmiko eta metafisikoa da.


Berez, bi partetan banatu du istorioa Von Trierrek; bi ahizpa dira horietako bakoitzean protagonista. Lehena Justine izeneko atala da; eztei eguna ospatzen ari da Justine, luxuzko etxe batean. Bigarren partea, berriz, Claire da; bigarren ahizpa du protagonista, Claire, eta planetaren mehatxua du gai nagusi; nolabait apokalipsiaren aurrekoa da. Bi atal horiez gain, Antichrist-en egin zuen moduan, pelikulari hasiera emateko sekuentzia eta argazkiekin osatutako obertura moduko bat egin du Lars von Trierrek.

2108 SAIOA - 2012/10/9 MELANCHOLIA · Danimarka/Suedia/Frantzia/Alemania/Italia ∙ 2011 ∙ 130 min. Zuz.: Lars von Trier ∙ G.: Lars von Trier ∙ Arg.: Manuel Alberto Claro ∙ Mnt.: Molly M. Stensgaard ∙ Eko.: Louise Vesth eta Meta Louise Foldager ∙ Akt.: Kirsten Dunst, Kiefer Sutherland, Charlotte Gainsbourg, John Hurt, Charlotte Rampling

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page