top of page
Image-empty-state.png

Magalhães

Gonb.: Norberto Albóniga


Filmak Magallanesen ekialderako espedizioa babesteko Espainiako Koroa konbentzitu zuen, nabigatzaile eta esploratzaile, portugaldarraren ibilbide pertsonala jarraitzen du.

Konkistarekiko obsesioak neke handiko proba bihurtzen du bidaia, gosea eta matxinadak dira nagusi, eta horiek kaosaren ertzeraino eramaten dute tripulazioa. 


Magallanesen mitoa aurkeztu beharrean, filmak haren bidaiako errealitatea erakusten du, eta konkistatzaileen balentrietan baino gehiago jatorrizko herrien errituetan jartzen du arreta.


Anbizioaren ondorioei eta protagonistaren buru-egoeraren pixkanakako gainbeherari buruz hausnartzera gonbidatzen du filmak, horretarako, erritmo neurtua darabil, Magallanesen gero eta nahasiagoa den buru-egoera ikusmenaren bidez islatzen duena.

Aipagarriak dira plano orokor estatiko eta urrunen erabilera, baita kolorea eta argia baliatuz batzuetan muturreko margolan haluzinagarrien antza hartzen duten irudiak ere.

2604 SAIOA - 2026/10/27

Magalhães · Filipinas/Portugal/Frantzia/Cat/Fra · 2025 · 163 min

Zuz.: Lav Diaz · G.: Lav Diaz · Arg.: Lav Diaz, Artur Tort · Mun.: Lav Diaz, Artur Tort · Akt.: Gael García Bernal, Dario Yazbek Bernal, Ângela Ramos, Amado Arjay Babon, Ronnie Lazaro

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page