top of page
![Image-empty-state.png](https://static.wixstatic.com/media/87cbbb_1c6a9d3e46d84370adbd13c1e80a88e5~mv2.jpg/v1/fill/w_523,h_293,al_c,lg_1,q_80,enc_auto/Image-empty-state.jpg)
Loreak
preZINEBIrekin elkarlanean saioa (Campos aretoan, Cúpula gela)
DANTZA: TO BE CONTINUED…, Krego-Martin Danza
Gonb.: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi
Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete… baina azken finean, loreak besterik ez dira.
2225 SAIOA - 2015/11/10
LOREAK ∙ Euskadi ∙ 2014 ∙ 99 min.
Zuz.: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga ∙ G.: Jon Garaño / Jose Mari Goenaga / Aitor Arregi ∙ Arg.: Javi Agirre ∙ Mnt.: Raúl López ∙ M.: Pascal Gaigne ∙ Eko.: Irusoin / Moriarti Produkzioak ∙ Akt.: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa
bottom of page