top of page
Image-empty-state.png

Lola Montes

Beharbada, hiruhilabete honetan gure Zineklubean ikusi izango ditugun momenturik txundigarrienetakoak Iparraldean jaiotako emakume batek eskainiko dizkigu: Martine Carolek (Biarritz, 1922, Montekarlo, 1967), Lola Montesen protagonista.


Max Ophüls handiaren begiradak edertasuna sortzen du. Eta horixe egin zuen Martine Carolekin, Biarritzen jaiotako aktore paregabe honekin, filme zoragarri honetan.


Miguel Angel Barroso zine adituak “Las cien mejores películas del siglo XXI” (Jaguar Editoriala) liburuan dioen bezala, “Max Ophüls, zinegile judutarra, maisua izan da kameraren mugimenduan eta osagai guztien koreografian”. “Lola Montes” gozatzeko pelikula da, ikusmenarentzat opari bat.

2055 SAIOA - 2011/3/8 LOLA MONTES · Frantzia/Alemania · 1955 · 115 min. Zuzendaritza: Max Ophüls · Gidoia: Max Ophüls eta Annette Wademant ; Cécil Saint‐Laurent eleberri batean oinarrituta · Argazkia: Christian Matras · Muntaketa: Madeleine Gug, Jacqueline Sadoul eta Adolf Schlyssleder · Aktoreak: Martine Carol, Peter Ustinov, Anton Walbrook, Oskar Werner, Jean Galland

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page