top of page
Image-empty-state.png

Leviafan

Urrezko Globoa atzerriko film onenari


Gonb.: Kristina Zorita, EiTBko kazetaria


Andrey Zvyagintsev zuzendariaren “Leviathan” filma boterearen gehiegikerien gaineko hausnarketa sakona planteatzen duen film errusiar bikaina da. Zalantzarik gabeko larritasunarekin izugarrizko indar morala transmititzen duen drama da. Filmak mozkortiek eta deprimitutako gizonek agindutako Errusia erakusten du; gizon horiek vodka edaten itotzen dute beren etsipena. Ekosistema aproposa politikari ustelak ugal daitezen.


Hobbes idazleak askatasunaren eta Estatuaren gaineko Leviatán obra klasikoa idatzi zuen eta filmaren izenburuak horri egiten dio aipamen. Aleksei Serebryakov aktoreak Kolya pertsonaiari ematen dio bizitza, beharraren eta ziurgabetasunaren aurrean bere larritasunari aurre egin behar diona.


Filma Errusiako ipar-mendebaldean dagoen Kola penintsulako herri txiki batean kokatzen da eta leku aproposa da. Zer hobeagorik hondatzeko bidean dagoen paisaiaren edertasuna baino giza naturaren “ikuspegi idiliko” hori erakusteko. Horregatik, Zvyagintsev zuzendariak argazki gogoetagarrietara jotzen du gainbeheran dagoen arrantzaleen komunitateak bizi duen giro itogarria adierazteko:

ontzien armazoi-puskak, hondatutako eraikinak eta baleen hezurdurak. Eszenaratze deigarria gobernatzen dutenei eman zaien aginteak huts egiten duenean sortzen den egoera azaltzeko.


“Leviathan” filma ingelesez egin ez den film hoberenari eskaintzen zaion Oscar saria eskuratzeko Errusiaren apustua da. Dagoeneko jaso ditu hainbat sari, hala nola, Canneseko zine-jaialdiak 2014an gidoi hoberenari eman dion saria eta Urrezko Globoa atzerriko film hoberenari. Bizi dugun zibilizazio ustelaren kritika izugarria eta drama sozialari eta salaketari lotutako zinea egiteko modua errebindikatzen duen filma. Zoritxarrez, filmak kontatzen duena munduko leku askotan ematen den egoera naturala da eta, beraz, asmo oneko ikusleak gogoz ikusiko dute filma.


(Web-orria: McGuffin007. Euskaraz azalpena: web: zingizango.eus, Legazpikoeuskaraelkartea)

2222 SAIOA - 2015/10/20 LEVIAFAN ∙ Errusia ∙ 2014 ∙ 141 min. Zuz.: Andréi Zviáguintsev ∙ G.: Andréi Zviáguintsev eta Oleg Negin ∙ Arg.: Mikhail Krichman ∙ Mnt Anna Mass ∙ M.: Philip Glass ∙ Akt.: Aleksei Serebryakov, Elena Lyadova, Vladimir Vdovichenkov, Roman Madyanov

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page