top of page
Image-empty-state.png

Les triplettes de Belleville

Madame Souza bere amamak adoptatua, Champion ume txiki eta bakartia da. Bizikleta baten gainean dagoenean, eta horrela baino ez, benetan zoriontsua dela konturatzen denean, madame Souzak entrenamendu zorrotza ezartzen dio. Urteak aurrera doaz eta Champion bere izenaren dina egin zen. Orain prest dago munduko bizikleta lasterketa ospetsuenean, Frantziako Tourrean, parte hartzeko...


Animazioko bitxi txikia, Tati omentzen duena, umore eta fantasiaz beteriko ikus-olerki batean. Marrazki bikainen atzetik, landa hondatzen duen industrializazioa, Belle Époqueren edertasunari egindako herrimin-kantua edo Ipar Amerikako eta Frantziako klixen satira gaiak trataten ditu.

2046 SAIOA - 2010/12/28 LES TRIPLETTES DE BELLEVILLE · Frantzia/Belgika/Kanada/Britainia Handia · 2003 · 80 min Zuzendaritza: Sylvain Chomet · Gidoia: Sylvain Chomet · Muntaketa: Dominique Brune, Chantal Colibert Brunner eta Dominique Lefever · Ekoizpena: Les Armateurs, Production Champion, Vivi Film eta France 3 Cinéma.

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page