Les nieges du Kilimandjaro
Mugarik gabeko Ekonomilariekin elkarlanean emanaldia
Gonb.: Paul Urkijo, laburmetraiaren zuzendaria eta MgEekin hitzaldi-eztabaida
Les neiges du Kilimandjaro Robert Guédiguianen azken lana da. Marseillan jaio zen zinemagile frantziar honen ibilbide profesionala luze bezain oparoa izan da. Hauxe bere 12. lana dugu eta aurreko filmen artean ez dira gutxi kritikaren oniritzia jaso dutenak. Honela, L'Argent fait le bonheur, bere estreineko lanarekin (1992), hasiera eman zion eskuarki arrakastatsu eta saritua izan den karrerari. Marius et Jeannette (1998), La ville est tranquille (2000) edo Marie-Jo et ses deux amours (2001) dira bere ibilbidean nabarmentzea merezi duten zenbait zinta.
Michel eta Marie-Clairek bikote zoriontsua osatzen dute. Senarra langabezian geratu bada ere, bere bizimodua guztiz beteta dago. Bilobak zaintzen, lagunekin elkartzen... biziera atsegina da eurena. Hala eta guztiz ere, laster pairatu beharko duten gorabehera batek beren mundua hankaz gora jarriko du.