Les demoiselles de Rochefort
J. Demy-k, “Les parapluies de Chebourg” lortutako arrakasta profitu nahi izan zuen eta, baliobide areagoz, bi urte beranduago, gaurko filme hau burutu zuen.
Biak filme musikalak lehena naturaltasunez beterikoa, Cannes-eko zinemaldian oparitua, bigarren hontan berriz iparamerikarren eragina nabaritzen zaio eta G. Kelly-ren parte hartzea ez zen nahiko izan arrakastatsurik suertatzeko.
J. Demy-ren lanak dituen ezaugarriak, hots, goxotasuna, erromantizismoa, sentikortasuna… erakusten digute “eme-alderdia” nolabait esateko.
Gaurko ikuspegitik interesgarria litzake guregan zer nolako erantzun emozionala atera daitezkeen. Ala ez?
J.C.G.U.
1675 SAIOA - 2001/04/13
“Les demoiselles de Rochefort” · Frantzia · 1967 · 120 min
Zuz.: Jacques Demy · G.: Jacques Demy · Arg.: Ghislain Cloquet · Mus.: Michel Legrand · Mun.: Jean Hamon · Akt.: Caterine Deneuve (Delphine), Françoise Dorléac (Solanges), Jacques Perrin (Maxence), Michel Piccoli (Monsieur Dame)


