top of page
Image-empty-state.png

Les cowboys

«Euskal Gidoigileak»-ekin elkarlanean emanaldia


Les cowboys: Thomas Bidegainen opera prima, zerekin eta Frantzian kokatutako western batekin ausartzen da. Balland familia (ama, aita, alaba eta semea) frantziar zelai zabalean modu lasaian bizi da. Bat-batean, Kelly alaba desagertzen da (Iliana Zabeth, Bertrand Bonelloren “L'Apollonide”-n ere lan egin zuena). Aita, Alain Balland (François Damiens) bilatzen hasiko da semearekin batera, George “Kid” (Finnegan Olfield gaztetan). Helburu nekagarria eta amaiezina bihurtuko da bilaketa, etengabeko egoera oker eta pasadizo bihurriz josia. 2015eko Cesar sarietako “Opera prima” saileko izendapena eskuratzeko balio izan zaio Thomas Bidegaini eta tartean, F. Damiensi, aktore onenarena. Thomas beraren eta Laurent Abitbolen ideatik abiatuz, erlijioaren gaia sartzen dute filman Ahmed, Kellyren mutillagunaren bidez (Mournir Margoum). Hilezkorrak diren western klasikoak berpizten ditu Bidegainek intriga ikutuak erruz emanez. Musika eta fotografia bidaiarien lagun hurkoak izanen dira. Erreparatu Espainian ipini dioten izenburuari: “Mi hija, mi hermana” (Ene alaba, ene arreba).

2252 SAIOA - 2016/6/14 LES COWBOYS · Frantzia/Belgika ∙ 2015 ∙ 114 min. Zuz.: Thomas Bidegain ∙ G.: Thomas Bidegain eta Noé Debré ∙ Arg.: Arnaud Poitier ∙ Mnt.: Géraldine Mangenot ∙ M.: Raphael Haroche ∙ Eko.: Les Productions du Trésor / La Fabrique Films / Lunanime ∙ Akt.: François Damiens, Finnegan Oldfield, Agathe Dronne, Ellora Torchia, John C. Reilly

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page