top of page
Image-empty-state.png

Les amants du Pont-Neuf

ANTZERTI-OBRA: MIL HORAS ∙ 15 min ∙ Zenbatu Taldea


Les amants du Pont-Neuf (1991), Leos Caraxen hirugarren pelikulak, ekoizpen korapilatsu eta gorabeheratsua izan zuen. Carax-ek zine burgesaren edozein aztarna ezezta-tzea proposatu zion bere buruari eta protagonistak (Lavant eta Binoche berriro ere) estolda sozialetatik irtendako bi clochard-etan bihurtu zituen, Parisen bihotzean instalatzeko, Pont-Neuf zubi dotorean, La Samaritaine biltegien aurrean kokatua. Filmak Carax-en talentu ikaragarria erakutsi zuen berriro ere, baina bere unibertso ameslaria pozoina izan zen ekoizpenerako. Zinemagilea ahazturan erori zen, laurogeita hamarreko generazioaren (Olivier Assayas, Arnaud Desplechin…) panteoian gailentzeari utzi zion eta egile madarikatuaren izena elikatzen hasi zen.

2288 SAIOA - 2017/6/6 LES AMANTS DU PONT-NEUF ∙ Frantzia ∙ 1991 ∙ 125 min. Zuz.: Leos Carax ∙ G.: Leos Carax · Arg.: Jean-Yves Escoffier · Mnt.: Nelly Quettier · Eko.: Films A2 / Gaumont International / Les Films Christian Fechner · Akt.: Juliette Binoche, Denis Lavant, Klaus-Michael Grüber, Daniel Buain

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page