top of page
Image-empty-state.png

Le tableau

«Bilboko Institut français»-ekin elkarlanean saioa


 Umeentzako saioa • Sarrera dohainik


+Flb: Martina (A) ∙ Espainia ∙ 2013 ∙ 5 min ∙ Zuz.: Urko Mauduit + Mirage (A) ∙ USA ∙ 2013 ∙ 9 min. ∙ Zuz.: Dana Terrace eta Iker Maidagan


Aurkezpena: Txarli Otaola, Fas Zineklubeko bazkidea


Errealizadore baten aurrean gaude, Jean-François Laguionie (Jef), grafismo eta antzerkiaren artean mugitzen zena, baina Paul Grimaultekin topo egitean, ANIMAZIOra jotzera aholkatu zion. Besançon-en jaioa (Fr) 1939an, bere lehen animazio film laburra egin zuen 1965ean “La demoiselle y le violoncelliste”, P. Grimault-ek burutu zuen, eta zinemaldi askotan jaso zuen saria; horrek eragin zuen ‘Jef’ gustura sentitzea arte honetan. Horrez gain, orain gure ZINEBI (FICDCB) deritzon horretan ere jaso zuen saria 1969an, “Une bombe par hasard” (1969) filmarekin. Beranduxeago bakarrik egingo du ibilbidean aurrera –nolabait esatearren– (1974-1978) eta Urrezko Palma lortu zuen Cannes-en “La traversée de l’Atlantique a la rame…”(1978) filmarekin. ‘Jef’-ek lana maite du eta hori nabaria da bere film bakoitzean; hori dela eta, bere estudioa abiarazi zuen (La Fabrique) eta film luzea (animaziozkoa) egiteari ekiten dio “Gwen ou le livre de sable” (1985). Nahiz eta film luze bat egiteko denbora behar izan, Laguionie bere lanarekin gustatuta eta maiteminduta beste lan bi gehiago egin zituen (1999 y 2003) “Le tableu” maisulan honetara heldu arte, zeinetan ‘Jef’-ek eta bere taldeak margolari handien obrak ezagutarazten baitizkigute: Bonnard, Modigliani, Picasso, Derain, Matisse edo Gaudi-renak, kolore-estasi itsugarria dutelarik.


Laguionie-ren inspirazio eta maitasuna ez “Le tableau”filmean bukatzen, amaitu zuenetik, berak eta taldeak “Louise en hiver / Louise neguan” murgilduta daude; ziur aski bibrazio onak ekarriko dizkiguna. Itxaron dezagun bukatua izan eta banatzen hasi arte.

2194 SAIOA - 2014/12/23 LE TABLEAU (A) ∙ Frantzia ∙ 2011 ∙ 76 min. Zuz.: Jean-François Laguionie ∙ G.: Jean-François Laguionie eta Anik Leray ∙ M.: Pascal Le Pennec ∙ Eko.: Armelle Glorennec ∙ Akt.: Animazioa

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page