La pluma del arcángel
I Muestra de Cine Venezolano
1930eko hamarkadako basamortuan kokatutako herri batek telegrafoa baino ez du komunikazio bide gisa erabiltzen. Bizilagun guztiak beldurrez bizi dira heriotza zigorra jasotzeko kableen bidez, nazioaren diktadoreak aginduta. Telegrafo operadore zaharra hiltzen denean, Gabrielek haren ordez jartzen da. Jatorrizko mezu beldurgarriak aldatzea erabakitzen du patu bidegabe batera kondenatutako pertsonen bizitzak bat-batean aldatzeko. Gabrielek zoriontasun eromen giro bat sortzeko miraria lortzen du, non ezinezkoa gertatzen den eta iluntasuna argitzen den.
1805 SAIOA - 2004/11/05
“La Pluma del Arcángel” · Venezuela · 2002 · 92 min
Zuz: Luis Manzo · G.: Juan Carlos Gené, César Sierra, Arturo Uslar Pietriren izen bereko ipuinean oinarritua · Arg: Cezary Jaworski · Mun.: Carlos Briceño · Mus: Aquiles Báez · Akt.: Iván Tamayo (Gabriel Vilano), Roque Valero (Lazarillo), Alejo Felipe (Coronel), Julio Mota (Hilario), Armando Gota (Padre Lisandro Pinto)