La mort de Louis XIV
Saio hau TopARTE programaren barruan dago, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurreneko ospakizunen barne.
Saio berezia Guggenheim Bilbao Museoan (auditorioa) · 17:30 h.
Aurkezpena: Norberto Albóniga, Fas Zineklubeko batzordekidea
Aurreko urteetan beste “Fas” zuzendariek koadro baten barnean sartu izan gintuzten: Peter Greenaway (1985-2008), Derek Jarman (1991), Lech Majewski (2013), Jean-François Laguionie (2014), batzuen artean. Albert Serrak beste pauso bat ematen du, gortearen intrigetara gonbidatzen gaitu, argi-ilunetan gozarazten, koadroan barneratzea lortzen du. Kontenplaziotik hasita, parte hartzera eramango gaitu, eta irudimen apur batekin istorioan sartuko gara (eta ez da edozein istorio!). Albert-ek ia bi ordutan gure aditasuna mantentzea lortzen du, “ohe-aretoa” utzi gabe (meritua!). Oraingoan, Albert elkar lanean arituko da Thierry Lounas-ekin (aurreko “heriotzan” gidoilaria izan zena), gidoi intrigantea eraikiz. Film honetan beste “Serra marka” “Marselles/Le Brun”-en (Vincenç Altaio) agerraldia izango da, adituen erabakiak kolokan jarriko dituena, irribarrea aterarazten. Emakumearen trataera fina erabat aipagarria da, bi pertsonaia landuz: Madame de Maintenon eta Madame de Ventadour, Luis XIV. garaiko gortean emakumeak zuen pisua aurkeztuz. Hitzik gabe uztekoa, Jean-Pierre Léaud, ikaragarria!
2285 SAIOA - 2017/5/20
LA MORT DE LOUIS XIV ∙ Frantzia/Espainia/Portugal ∙ 2016 ∙ 115 min.
Zuz.: Albert Serra ∙ G.: Thierry Lounas eta Albert Serra · Arg.: Jonathan Ricquebourg · Mnt.: Ariadna Ribas eta Artur Tort · M.: Marc Verdaguer · Eko.: Capricci Films / Andergraun Films / Rosa Filmes / Bobi Lux · Akt.: Jean-Pierre Léaud, Patrick d'Assumçao, Marc Susini, Bernard Belin, Irène Silvagni, Vicenç Altaió