Image-empty-state.png

La Llorona

+ KORTeN! Quebrantos, Maria Elorza-Koldo Almandoz.             EH, 2020, 7’. Dok.


Gonb: Toni Garzón Abad (zuz)


La  Llorona espektro bat da hispanoamerikar folklorean. Ahozko tradizioak  dioenez, penak itotako emakume baten arima da, zeinak bere haurrak ito  baitzituen eta geroztik, damututa eta madarikatuta, gauez ibiltzen baita  haien bila ibai, herri eta hirietan barrena, negar zotin zorrotz eta  beldurgarriekin. Jayro Bustamante kondairaz baliatu da bere  herrialdearen historia eta gizartea agertzeko.


60ko  hamarkadako gatazka armatuan, Alma eta haren umeak hil egin zituzten;  genozidioaren buru Enrique Monteverde jenerala dago. 30 urte geroago,  epaitu egingo dute, baina absolbitu egingo dute, Efrain Rios Montt  genozidarekin gertatu zen bezalaxe; izan ere, filmak hura gogorarazten  du argi eta garbi. Eta jenerala negar zotinak entzuten hasten da,  Lloronaren izpiritua da, bizien artean dabilena justizia eskatuz.


Ezohiko narratiba da, elementu errealistak, fantastikoak eta beldurrezkoak nahasian baitakartza. Filma jaialdi batean baino gehiagotan ibili da, eta izendapenak eta sariak jaso ditu.


2421 SAIOA - 13 / 04 / 2021
La llorona - Guatemala-Francia - 2019 - 97 m.
Zuz. Jayro Bustamante - G. Jayro Bustamante, Lisandro Sánchez - Arg. Nicolas Wong
Akt. Sabrina De La Hoz, Margarita Kénefic, María Mercedes Coroy, Julio Diaz, Juan Pablo Olyslager, Ayla-Elea Hurtado, María Telón