top of page
Image-empty-state.png

La flor

ZINEBI-rekin lankidetzaren emanaldia / Estreinaldia Bilbon  


2018 BAFICI-ren Film Onena


Ahazten ez den ‘gertaera’ bat horietako bat da: 14 ordu, sei atal. Naturaz gaindiko botereak dituen momia batekin hasten da. Bigarrena, musika film bat da, misterioa ere baduena. Hirugarrena, espioien nobela bat da, Panpan gertatzen dena (6 orduko kontakizuna). Laugarrena gogoeta bat, arte zinematografikoaz. Bosgarrena, Renoir argentinarrari egindako omenaldi bat: Partie de champagne (1936). Eta amaitzeko (seigarrena), esperimentazio izaerako bat (indigenak eta preso dituzten emakume zuriak).


La Flor-en azken bost urteetan, antzerki independentean aritzen diren lau emakumezko aktorerekin lan egin du Llinasek (Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correas), eta honela esaten du: “Kasik haiekin dudan harremanaren dokumental bat da; harreman hori nola aldatzen den denboraren joanean”.


“La Flor-ek denbora behar du, ezin zaio behartu. Denborak errespetatu behar dira, zeren eta horrek hala berean gauza berriak eratzen baititu: hala nola leku desberdinetan filmatzeko aukera izatea eta urteen joana nabaritzea. Gero eta gustukoagoa dut esperientzia hori”


Mendoza-k (Argentina) munduko lau edo bost herrialde simulatzen ditu; izan ere, gertakizunek (eta azpigertakizunek) hainbat lekutan barrena bidaiatzen dute, Txile, Erdialdeko Amerika, Londres, Berlin, Budapest, Sofia eta Siberia zirraragarri bat. Azken batean, harridura eta lilura eragiten duen lan epiko bat da.

2332 SAIOA - 2018/11/13 

LA FLOR · Argentina · 2009/2018 · 840 min (14h) 

Zuz.: Mariano Llinás · G.: Mariano Llinás · Arg.: Agustín Mendilaharzu · Eko.: El Pampero Cine · M.: Gabriel Chwojnik · Akt.: Elisa Carricajo, Valeria Correa, Pilar Gamboa, Laura Paredes, Germán de Silva.

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page