top of page
Image-empty-state.png

La Danse

La Danse, Parisko Operako Balletari buruzko dokumentala da. Munduko konpainia onenaren moduan aurkeztu izan dute maiz, eta Frederick Wiseman alemaniarra haien eguneroko jardunera hurbildu da, modu sotilean, narratzailerik eta elkarrizketarik gabe. Hasiera batean, ez dirudi oso erakargarria dantzari buruzko dokumental luze bat ikustea, baina minutuak konturatu gabe pasatzen dira, dantzarien eta irakaslekoreografoen mugimendu ederren eta perfektuen bilaketan. Eta, joan-etorri horretan, transbertsalki, hainbat gai jorratzen ditu dokumentalak: dantzarien estatus profesionala Frantziako lan-erreforman, dantzaren eta dantzaeraren berrikuntzak, arrazismoa, eta abar.


Dokumentalak erakusten duena hitz bakarrean definitu beharko balitz, hitza lana izango litzateke. Hitzaren zentzurik zabalenean. Baina beste hitz bat ere erabil liteke: edertasuna, dantzaren edertasuna. Eta horregatik bakarrik merezi du La Danza ikustea.

2068 SAIOA - 2011/6/7 

LA DANSE: LE BALLET DE L´OPÉRA DE PARIS · Frantzia/AEB · 2009 · 159 min. 

Zuzendaritza: Frederick Wiseman ∙ Documental · Argazkia: John Davey · Muntaketa: Frederick Wiseman eta Valérie Pico · Ekoizpena: Pierre-Olivier Bardet, Françoise Gazio eta Frederick Wiseman · Aktoreak: Stéphane Phavorin, Emmanuel Thibault, Nolwenn Daniel

bottom of page