top of page
Image-empty-state.png

La academia de las musas

“Musen akademia” fikzio poetikoa eta kontzeptuala da. Lengoaiaren tresnak azaltzen ditu, maitasuna, desioa, sexua eta literaturaren arteko zirrikituak agerian utzita.


Filma, hitzak sortarazten duen gidoi arkitekturaren saiakuntza bat da. Lengoaiaren bitartez Guerinek fikziozko istorioa eraikitzen doa.


Klaseak amaitzerakoan, irakaslearen proiektua zalantzan jarriko du bere emazteak, ez baitu ondo ulertzen bere senarraren asmoa. Musen akademiaren ideia, hau da, klasikoak erreferentetzat hartuta, poesiaz baliatu munduaren onbideratze konpromezua aurrera eramateko. Asmo eztabaidagarri horrek, eszena segida bat sortaraziko du hitza eta desioaren inguruan.


“Modu batez, paradigma desberdin batean oinarritzen den filma egin nahi nuen. Pelikulak errebelazio baten agerpena azaldu nahi du eta bide batez ikusleak parte hartu dezan gertakizun horretan” (Jose Luis Guerín).

2251 SAIOA - 2016/6/7 

LA ACADEMIA DE LAS MUSAS ∙ Espainia ∙ 2015 ∙ 92 min. 

Zuz.: José Luis Guerín ∙ G.: José Luis Guerín ∙ Arg.: José Luis Guerín ∙ M.: José Luis Guerín ∙ Prd.: Les Films de Orfeo ∙ Akt.: Raffaele Pinto, Emanuela Forgetta, Rosa Delor Muns, Mireia Iniesta, Patricia Gil

bottom of page