L’Argent
Bere aurreko filmetik gaurko honetara bost urte irauten du zinemaegile frantziarrak, ekoizpenak aurrera eramatea ez baizen erreza garai hartan Europear zinemagintzan.
R. Bressonek bere ezaugarri nahastezinak gordetzen ditu: irudien bitartez bere idazkera berezia non antzerki filmikoa ez den aurkitzen, non aktoreak ez dauden ereduak baizik; edo dramatizazio eza narrazio hutsa bihurtzen den.
Nola ikusten, begiratzen duen filme honetan, harrigarria!
Zinemagintzak berarentzat amaitu gabeko bidea izanik, handituz joan behar du eta, mailakatuz, izan behar diren osagaiak batu egiten dira, ikuslearen emozioak bultzatuz.
Epiteto ugari ezarri zaio bere filmografian zehar, hona hemen nirea filme honetarako: poeta liluragarria.
1692 SAIOA - 2001/10/30
“L’Argent” · Frantzia · 1983 · 84 min
Zuz.: Robert Bresson · G.: Robert Bresson · Arg.: Pasqualino de Santis · Mun: Jean François Naudon · Akt.: Christian Patey, Sylvie Van Den Elsen, Michel Briguet, Caroline Lang, Vincent Risterucci






