
L'Empire
+XIII KORTeN! A-Maniki, Elixabet Nuñez. EH, 2025, 14’ Fik
Gonb.: Elixabet Nuñez, Fernando Bayón
Zientzia fikzio apokaliptikozko komedia dramatiko bat. Frantzia, Alemania, Italia, Belgika eta Portugalgo nazioarteko koprodukzioa, Berlinen estrenatu zena eta Urrezko Hartzaren lehian ibili zena. Frantzia iparraldean, arrantzale herri batean, haurtxo berezi bat jaioko da, hain berezia eta bitxia, ezen ongiaren eta gaizkiaren arteko indarrak gerran hasiko baitira harengatik. Zientzia fikzioaren eta errealismo sozialaren nahasketa; izarrarteko erresuma bihurtuko diren paisaiak eta horien gainetik hegan egiten duten katedral gotikoak.
Bere onetik ateratako film barregarria; zentzugabekeria bitxia bezain gogoangarria. Lilura gaitzan utzi behar zaio kode basati, guztiz libre eta pretentsio faltsurik gabeko horri; hartara, gozatu egingo dugu, eta pentsatuko nola aldatzen dituen gure balioak kontsumitzen dugun entretenimenduak. Zilarrezko Hartza eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zituen Berlingo zinemaldian 2024an.
2582 SAIOA - 2026/02/10
L'Empire · Frantzia/Alemania/Italia/Portugal · 2024 · 110 min
Zuz.: Bruno Dumont · G.: Bruno Dumont · Mun.: Bruno Dumont, Desidera Rayner · Arg.: David Chambille · Akt.: Brandon Vlieghe, Anamaria Vartolomei, Lyna Khoudri, Camille Cottin, Fabrice Luchini, Bernard Pruvost, Philippe Jore


