Image-empty-state.png

Kis Uykusu

2014 Urrezko Palmorria Cannesko Zinemaldian


Aydin aktore ohiak hotel txiki bat gobernatzen du Anatolia erdialdean, Nihal emazte gaztearen eta Necla arrebaren laguntzaz. Bikoteak harreman asaldatua dauka; arreba, berriz, dibortziatu berria da. Negua aurrera joan eta elurra egin ahala, hotela babesleku bihurtuko da, baina baita irteerarik gabeko toki ere, eta erresuminak sutu egingo ditu.


Nuri Bilge Ceylanek Uzakfilm luzea egin zuenetik (2002; Cannesko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia eman zioten), bere pelikula guztiek zinema-jaialdi honetako Sail Ofizialean parte hartzeko gonbidapena jaso dute: Iklimler (2006; 2008ko Cannesko zinemajaialdian Fipresci saria lortu zuena), Üç maymun (2008), Bir zamanlar Anadolu'da (2011, berriro Cannesko Epaimahaiaren Sari Nagusiaren irabazlea eta gure zineklubean aurten ikusita) eta Kis uykusu-k (Winter Sleep, Neguaren ametsa). Azken hau Ebru Ceylan emaztearekin batera idatzi zuen (aktore, gidoilari eta argazkilaria da) eta 2014ko Cannesko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria irabazi zuen.

2201 SAIOA - 2015/2/24 

KIS UYKUSU ∙ Turkia ∙ 2014 ∙ 196 min. 

Zuz.: Nuri Bilge Ceylan ∙ G.: Nuri Bilge Ceylan eta Ebru Ceylan ∙ Arg.: Gökhan Tiryaki ∙ Mnt.: Nuri Bilge Ceylan eta Bora Göksingöl ∙ Eko.: Zeynep Ozbatur Atakan ∙ Akt.: Haluk Bilginer, Melisa Sözen, Demel Akbag, Ayberk Pekcan