Image-empty-state.png

Kinatay

UPV/EHU eta BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) elkarteekin batera egindako Saila


«Filipinetako Zinema Berriari buruzko Saila-ren barruan»


Zuzendari onenaren saria Canneseko Zinemaldian 2009


2009 oso urte ona izan zen Cannes Zinemaldian: Lars von Trier (“Antichrist”), Quentin Tarantino (“Inglorious Bastards”), Michael Haneke, Park Chan-Wook, Ken Loach, Almodovar, Alain Resnais, Jane Campion edo Michel Audiard han egon ziren haien azken lanak aurkezten.


Michael Haneke-k Urrezko Palma irabazi zuen “Zinta zuria” filmagatik eta Epaimahaiaren Sari Handia Jacques Audiard zuzendariaren “Un prophète” filmarentzako izan zen, baina Zuzendari Onenaren Saria Brillante Mendoza filipinarrak irabazi zuen “Kinatay” filmari esker.


Ez da aurkezpen-gutuna txarra. Zuzendariak berak dioenez: “Nire pelikuletan gizarte gaiak jorratu behar ditut nahitaez, ezin saihestuzkoa da Filipenei buruz aritu nahi badut. Herrialde azpigaratuetan halako istorioak daude, eta horien berri eman behar dugu”.

2098 SAIOA - 2012/4/24
KINATAY · Filipinas/Frantzia ∙ 2009 ∙ 105 min.
Zuz.: Brillante Mendoza ∙ G.: Armando Lao ∙ Arg.: Odyssey Flores ∙ Mnt.: Kats Serraon ∙ M.: Teresa Barrozo ∙ Eko.: Didier Costet eta Ferdinand Lapuz ∙ Akt.: Coco Martin, María Isabel López, Jhong Hilario, Julio Díaz, John Regala, Mercedes Cabral