Kauas pilvert Karkaavat
Aki Kaurismäki finlandarrak, gizarte bazterreko pertsonaien bidez bere ardura soziala erakutsiz, sintetizazio tankerara hurbiltzen saiatzen da, horregatik Robert Bresson zinemaegilearen antza du (baina ezkertiar hildotik) batzuren ustez.
Filme honetan, langabeziaz ausarturik, II. Gerla osteko “neorrealismo” italiarrari begira, hots De Sicaren El ladrón de bicicletas, itxaropen mezua uzten digu, Capraren It's a Wonderful Life erara. Filme amarrugabea izanik ere bere ildoan, Kaurismäkik erakutsi ohi dizkigun sendotasun narratibo eta ironiari esker istorio hau alderdi baikorretik burutzen du.
1585 SAIOA - 1998/04/21
"Kauas pilvert Karkaavat" · Finlandia/Alemania/ Frantzia · 1996 · 96 min
Zuz.: Aki Kaurismäki · G.: Aki Kaurismäki · Arg.: Timo Salminen · Mun.: Aki Kaurismäki · Akt: Kati Outinen (Ilona Koponen), Kari Väänänen (Lauri Koponen), Merkku Peltola (Cajanen), Matti Onnismaa (Forsström), Sakari Kuosmanen (Melartin), Elina Salo (Sra. Sjöholm)






