
Kadib abyad
+ KORTeN! Puzzleak (Bortxaketaren jauregia), Kote Camacho. EH, 2024, 15’. Fik-Dok-Ani
Inv / Gonb: Kote Camacho, Ainara López
Zuzendariaren eta haren familiaren gaineko dokumental autobiografiko originala. Amonak, emakume autoritarioa bera, argazkiak debekatu zituen etxean, esaten zuelako bekatuzkoak zirela. Hassan II.aren argazki bat baino ez zegoen. Asmaek ez du haur koskorra zeneko argazkirik, amak gordetako bat besterik. Argazki horretatik abiaturik, haurtzarorako eta familiarenganako bilaketa bat hasiko du. Eta emaitza gezur sare bat izango da.
Istorio pertsonalaren testuinguru modura, herrialdeko gertaerak agertuko dira, hala nola Marokoko 1981eko Janari Matxinadak. Urte horretan, ekainaren 6an, herri protestak gogor erreprimitu zituzten Marokoko zenbait hiritan. Auzoko eraikinen eta kaleen dioramak erabiliko dituzte; aitak egindako marrazkiak eta irudiak dira. Haien bitartez, bizia emango diete gurasoei, amonari eta auzotarrei.
2562 SAIOA · 2025/05/13
Kadib abyad · Maroko/Egipto/Saudi Arabia · 2023 · 97 min
Zuz.: Asmae El Moudir · G.: Asmae El Moudir · Arg.: Hatem Nechi, Merouane Tiriri · Mus.: Nass-El Ghiwane · Akt.: (Dok) Asmae El Moudir, Mohamed El Moudir, Zahra Jeddaoui,Said Masrour