Image-empty-state.png

Jodaeiye Nader az Simin

2011ko Berlinaleko Film Onenaren Urrezko Hartza eta 2011ko Ingelesez besteko Film Onenaren Oscar Saria


Simin eta Nader senar-emazteak eta alabak Iran uztea pentsatu dute, bizitza hobea izateko asmoz. Baina azkenean senarrak Iranen geratzea erabaki du bere aita zaintzeko, Alzheimerra duela jakin baitu. Hori dela eta, emazteak dibortzioa eskatzen du, baina ez du lortuko eta bere gurasoenera joango da bizitzera. Nader senarrak emakume bat kontratatuko du bere aita zaintzen laguntzeko. Egun batean, etxera iristean, oheari lotuta dagoela aurkituko du aita. Hortik aurrera, bere bizitza irauli egingo da.

2103 SAIOA - 2012/5/29
JODAEIYE NADER AZ SIMIN · Iran ∙ 2011 ∙ 123 min.
Zuz.: Asghar Farhadi ∙ G.: Asghar Farhadi ∙ Arg.: Mahmoud Kalari ∙ M.: Sattar Oraki ∙ Eko.: Memento Films, Sony Pictures eta Asghar Farhadi ∙ Akt.: Peyman Moaadi, Leila Hatami, Sareh Bayat, Shahab Hosseini, Sarina Farhadi