Idiotern
Danimarkatik datorkigu filmea eta handik ere “Dogma” izenburuko proposamenak (hauetariko bat zinemaegilearen izena iskutatuko balitz hobe…).
Dena den mugimendu intelektual honetan dugu gaurko zuzendari daniarra eta buru bat omen da.
Aurreko filmografia kontuan harturik, hots Europa edota Rompiendo las olas, bere kezka nagusietarikoa tankera bilakaera dugu (barrokismotik xumetasunera), agian estilo pertsonal baten bila dabil, baina dramatizazio melodramatikoan oso konbentzionala diruti…
Gizarte burgesaren memelokeriak kritikatzen baditu ere, egin diezaiokegun galdera da ia bera den kutsatugabeko gizakia eta, beraz, guztion gainetik koka dezakeen bere burua. Eztabaida ederra izan daiteke (esnobistak salbu).
1656 SAIOA - 2000/10/03
“Idiotern” · Danimarka · 1998 · 115 min
Zuz, G. eta Arg.: Lars von Trier · Mun.: Molly Malene Stensgaard · Akt.: Bodil Jorgensen (Karen), Jens Albinus (Stoffer), Louise Hassing (Sussane), Troels Lyby (Henrik)






