Image-empty-state.png

Honeydripper

1950eko Alabama herrixkan, piano jotzailea eta taberna txiki baten jabeak, Honeydripperrak, lokala hondamenditik atera nahi du eta horretarako garaiko blues gitarra-jotzaile ospetsuena, Guitar Sam, kontratatu du. Jotzeko eguna heltzen denean, musikaria ez da heldu behar den trenzan agertzen.Tyronek konponbide bat bilatu beharko du bere zoria aldarazteko aukera handia ez galtzeko.


“Honeydripper” eraldatzeei buruzkoa da: blues musikari zaharrarentzako bigarren aukera, guitarra-jotzaile gazte baten abialdi bizia eta rock and rollaren beraren igoera. Saylesen filma, pertsonaiaz betea, blues luze eta motelaren antzekoa, batzuetan triste, besteetan alai, musikaren erritmoan dabil.

2035 SAIOA - 2010/9/27
HONEYDRIPPER · AEB · 2007 · 124 min.
Zuzendaritza: John Sayles · Gidoia: John Sayles · Argazkia: Dick Pope · Muntaketa: John Sayles · Ekoizpena: Anarchist's Convention Films eta Honeydripper Films · Aktoreak: Danny Glover, Lisa Gay Hamilton, Yaya DaCosta, Charles S. Dutton Vondie Curtis-Hall, Gary Clark Jr., Mable John.