Image-empty-state.png

Flandres

Maitasun, eromen eta gerrari buruzko erretratua proposatzen duen Bruno Dumonten film sakon, izugarri eta sekulakoa. Flandres Frantzia iparraldeko eskualde bat da, txiroenetakoa, zeinetan hitz gutxiko nekazariak bizi diren. Filma ere gordina, soila eta aszetikoa da; pertsonaiek behar-beharrezkoa dena baino ez dute esaten. Hala ere, isiltasunen gogortasunak eta irudien adierazgarritasunak sekulako errealitatea adierazten dute.


Dumonten gerraren izura, sentimen/sexu harremanetara eta buruko gaixotasunetara hurbiltze horrek alde batera uzten ditu keinu eta hitz handiak. Agian horregatik, ikusleek jasaten dugun zirrara zuzen eta sakon heltzen zaigu.

2028 SAIOA - 2010/6/1 

FLANDRES · Frantzia · 2006 · 91 min. 

Zuzendaritza: Bruno Dumont · Gidoia: Bruno Dumont · Argazkia: Yves Cape · Muntaketa: Guy Lecorne · Ekoizpena: 3B Productions, arte Cinéma, C.R.R.A.V eta Le Fresnoy Studio National des Arts Contemporains · Aktoreak: Adélaïde Leroux, Samuel Boidin, Henri Cretel, Jean-Marie Bruveart, David Poulain Patrice Venant, David Legay.