top of page
Image-empty-state.png

Finis Terrae

Zinema mutua zuzeneko musikarekin


Gonb: Josetxo Fedz. De Ortega (piano), Norberto Albóniga


Film mutu frantsesa, Bretainiako kostako alga biltzaileen bizitza agertzen duena. Bakartasuna, lana eta itsasoko bizimodu gogorra lantzen ditu. Zuzendaria arrantzaleekin bizitzen jarri zen hau filmatzeko. Lau arrantzaleren jarraipena egiten du: uharte batean harrapaturik daude, eta naturaren indarra erakusten duten irudi gogorrak azaltzen dira.


Nabarmentzekoa da teknika zinematografiko berritzaileak darabiltzala paisaia eta pertsonaien emozioak harrapatzeko.


Filma aurkezten duen testu batean, azaltzen da aurkeztuko den istorioa egiazko gertaeren kontakizuna dela gertakarien lekuan bizi direnek interpretatua. Hala, argi gelditzen da ikusiko duguna elementu dramatikoen eta egiazkoen uztarketa bat dela. Kontakizun bat izan da emaitza, ideia batek loturiko irudiak mugimenduan.

2567 SAIOA - 2025/06/17

Finis Terrae · Frantzia · 1929 · 80 min

Zuz.: Jean Epstein · G.: Jean Epstein · Arg.: Joseph Barthes, Goesta Kottula · Mus.: Robert Israel · Akt.: Gibois, Jean-Marie Laot, Malgorn, François Morin, Ambroise Rouzic

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page